Segi Hiru gaixotasun mentala duten pertsonak lan-mundura bideratzeko proiektu bat da.
Pertsona da helburu bakarra eta, gure ahalegina, berdintasuna gauzatu ahal izateko baliabidez hornitzea.
Talde profesional eta gizatiar baten prestakuntza-lanean ari gara, kolektiboaren benetako beharrak eta aukerak kontuan hartuta.
Irabazi-asmorik gabeko enpresa hau errentagarritasun sozialaren bila dabil eta horretarako bidezko errentagarritasun ekonomikoa behar du.
Segi Hiru, Enplegu Zentro Berezia. 2.024 zk.
Zer da Enplegu Zentro Berezi bat?
Enplegu Zentro Berezia INEMen kalifikazio bat da, merkatu libreko ekonomian lan egiteaz gainera, bertako langileen %75a gutxienez, langile elbarrituak dituen enpresari ematen diona.
Hala kalifikaturik dago Segi Hiru deritzan gure zentroa 2.024 zenbakiarekin. Gure langile taldea gaixotasun mentalak ukiturik dauden pertsonekin eratuta dago, hauei dagozkien elbarritasun agiri eta guzti.
ARGAZKIA 2009
.jpg)