Hondakinen kudeaketa

ZER DA HONDAKIN ARRISKUTSUA?

  Batetik, 952/1997 Errege Dekretuak adierazitako hondakin arriskutsuen zerrendan agertzen direnak eta hondakin horiek gordetzeko erabili diren edukiontziak. Bestetik, Europako Batasunaren arautegiak arriskutsutzat jotzen dituenak eta, Europako arautegian edo Espainiak sinaturik dituen nazioarteko hitzarmenetan agidutakoaren arabera, Gobernuak arriskutsutzat hartzea erabakitakoak.


HONDAKINEN ZERRENDA
Hondakinen Europako Katalogoa HEK/CER: www.euskadi.net/medio_ambiente

Eskura jartzen dugu hondakinen zerrenda gremioka edo sektoreka sailkaturik, industri jarduera bakoitzak ondo jakin dezan legearen aginduz zein hondakin diren nahitaez zaindu beharrekoak.

ZERGATIK BIRZIKLATU?
- Betebeharreko legearen aginduagatik
- Industri hondakina fabrikazio kostutzat hartu behar delako
- Antolaketa ezinbestekoa delako: Zentzuzkoa da / Seguruena da / Arriskuak gutxitzen ditu.

KUDEATZEN DITUGUN HONDAKINAK
Zure negozio mota edozein izanik ere, zehatz adireraziko dizugu zure jarduerako zein material jotzen den hondakin arriskutsutzat, eta nola kudeatu dezakezun.



HONDAKINAK KUDEATZEKO BETEBEHARRAK ETA KOSTUAK

11. artikulua: Hondakinak edukitzea. Apirilaren 21eko 10/1998 Legea, hondakinei buruzkoa.

Hondakinak dituztenek, baldin eta ez dituzten bere kabuz kudeatzen, nahitaezkoa dute hondakin kudeatzaile baten esku jartzea, haiek balioztatu edo desegiteko, edo, bestela, eragiketa horiek egiteko bidea ezartzen duen borondatzeko akordio bat edo lankidetza hitzarmen bat gauzatzea.

Nolanahi ere, beti, hondakinak dituena, hondakin horiek bere esku dauden bitartean, guztiz beharturik dago haiek egoera egokian zaintzera, higiene eta seguratsun aldetik.


Š Segi Hiru S.L. Martuteneko 27 Ind., Ubarburu pas. 32 zk. 3 pab. 20014 Donostia, Gipuzkoa ˇ T. 943 460 977 / F. 943 453 870
A | xhtml | CSS - Ametzagaiņak garatuta